Hari hirukotea baino are gehiago

Aritz Mutiozabal 2022ko abuztuaren 20a

Kontzertu gogoangarria eskaini zuen atzo iluntzean Elena Haira, Maia Iribarne eta Amaia Hiriartek osatutako Habia hirukoak Santa Klara elizan. 

Animalia naiz eta beraien lehen diskoko hainbat abesti aurkeztu zituzten 34. Udako Musikaldiaren barruan, eta bertaratu zen jende andana atsegin handiz jarraitu zuen Ipar Euskal Herriko musikari-kantarien proposamenarekin; beste behin, eliza erabat bete zen emanaldirako.

Musika klasikoa eta euskal tradizioa uztartu zituen txelo, alto eta biolin hirukoteak, Bitoriano Gandiaga, Beñat Etxepare, Etxamendi ta Larralde eta Joseba Sarrionandiaren hitzak erabiliz, eta, besteak beste, Kristof Hiriarten musika eta moldaketekin.

Amaierarako, Olerkia abestia utzi zuten, non trundele, trundele errepikatzen duten estrofa bezala. Horren sarkorra izaki, emanaldia biribiltzeko, publikoa kantari jarri zuten bigarren aldiz interpretatuz. Oro har, emanaldi osoan  zehar lortu zuten ikuslearekin konektatzea. Ondorioz, txalo zaparra galantak jaso zituzten kontzertu amaieran.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide