Iristear den asteburua estropada asteburua izango da Zarautzen, eta ondorioz, baita inguruko herrientzat ere, kostako errepideari eragingo diolako zenbait unetan.
Bihar goizean eta arratsaldean jokatuko dituzte ETE, KAE1, Euskotren eta Eusko Label ligetako estropadak, eta igandean azken bi maila horietako estropadak. Hor amaituko da, gainera, Euskotren liga.
Traineru guztiak Getarian uretaratuko dira, eta ikusle asko bi herrien arteko pasealekuan elkartuko dira traineruak lehian ikusteko. "Ikusleen segurtasuna babeste aldera", N-634 errepidea itxi egingo dute zenbait unetan, udalak jakinarazi duenez. Gainera, biharko 10:00etatik hasi eta igandeko 17:00ak bitartean txandakako trafikoa izango da, itxita ez dagoen unetan salbu.
Hauek dira aurreikusitako aldaketak:
Bihar, larunbata:
- 10:00-17:00: txandakako zirkulazioa.
- 17:00-17:30: Getaria-Zarautz errepidea itxita.
- 17:30-19:30: txandakako zirkulazioa.
- 19:30-20:30: Getaria-Zarautz errepidea itxita.
- 20:30etatik aurrera: txandakako zirkulazioa. Puntu horretan, semaforo bat jarriko dute gau osoan txandakako zirkulaziorako.
Etzi, igandea:
- 00:00-10:45: txandakako zirkulazioa.
- 10:45-11:15: Getaria-Zarautz errepidea itxita.
- 11:15-13:30: txandakako zirkulazioa.
- 13:30-14:30: Getaria-Zarautz errepidea itxita.
- 14:30:17:00: txandakako zirkulazioa.