Asteburu honetan ere ez da zinema saiorik izango Modelon, margotze lanengatik

Aritz Mutiozabal 2022ko abuztuaren 18a

Modelo aretoa. (Zarauzko Udala)

Modelo aretoaren bigarren solairuko margotze lanak aurrera doaz, baina aurrez iragarritako moduan, eta joan den asteburuan bezala, asteburu honetan ere aretoa itxita egongo da eta ez dute zinema saiorik eskainiko.

Modelo aretoko zinema programazioa kudeatzen duen Goikus enpresak jakitera eman duenez, zinema saioekin abuztuaren 26an hasiko dira berriro.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide