Hiru txandatan banatuta, 6 urtetik gorako haurrek hartuko dute parte tailerrean; 6 urtetik beherako haurrek ere parte hartu ahalko dute, baina heldu baten ardurapean. Honako hauek izango dira txandak: 16:00etatik 17:00etara, 17:00etatik 18:00etara eta 18:00etatik 19:00etara. Sorospen zerbitzuaren aurrean ariko dira, hondartzan.