'Milesker Putzuzulo' bideoa zabaldu du Arraio Irratiak

Aritz Mutiozabal 2022ko abuztuaren 18a

Putzuzulo gaztetxea eraisten ari diren egun hauetan, Arraio Irratiak Amets Fabrikan eginiko azken irratsaioaren Milesker Putzuzulo laburpen bideoa zabaldu du bere sare sozialetan.

Uztailaren 17an hainbat lagun elkartu zen Putzuzuloko balkoian, Arraiok bertatik emango zuen azken irratsaio bereziaz gozatzeko. Mila esker, Putzuzulo! zioen mural bat ere margotu dute eraikineko alde batean. Egunotan, ordea, gaztetxea eraisten hasi dira.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide