Putzuzulo eraiste bidean da

Amaia Urbieta Arruti 2022ko abuztuaren 17a

Eraikinaren egitura oraindik botako ez badute ere, dagoeneko Putzuzuloren hezurdura soilik dago zutik.

Obra hondakinez inguratuta dago Putzuzulo gaztetxea, eta inguruko egiturak birrintze lanetan dabiltza egunotan obrako langileak. Egun batzuk barru eraitsiko dute eraikina bera.

Gaztetxearen parean ikus daitezkeenen moduko eraikinak egingo dituzte pareko partzeletan, babes maila ezberdinetakoak. Horretarako, bertan zeuden hainbat eraikin eraisten ari dira apurka-apurka, eta gutxi batzuk soilik daude zutik uneotan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide