Hirugarren postuan amaitu du Zarautz Gesalaga Okelanek Donostian jokatutako estropada

Juan Luis Romatet

Donostian ospatzen ari diren Aste Nagusiko jaien barruan, emakumeen traineru estropada jokatu zen atzo Urumea ibaian.

Aste Nagusiko IV. Bandera jokatu zen atzo arratsaldean Donostian, Urumea ibaian. Bost traineru hartu zuten parte, eta lau luzeko lana egin zuten, hiru ziabogarekin. 

Irabazlea etxeko taldea izan zen, Donostiarra Ur Kirolak, 11:11,93 denborarekin. Zarautz Gesalaga Okelan hirugarren izan zen atzoko saioan, 11:38,80 denborarekin, irabazlearekiko 23 segundora. Bigarren Hibaika izan zen, laugarren Zumaia Delteco eta Hernani bosgarren.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide