Martin De Martek kontzertua eskainiko du bihar Arranopolan

Amaia Urbieta Arruti 2022ko abuztuaren 17a

Ostegunero bezala, zuzeneko musika izango da bihar ere Musika Plazan, Arrano tabernaren parean. Oraingoan, Zarauzko Martin de Marte taldeak eskainiko du kontzertua Arranopola egitasmoaren barruan, bertsio akustikoan. 20:00etan hasiko da zuzenekoa. 

Hurrengo ostegunean Arranopola egitasmoko azken kontzertua izango da. Gilda taldea izango da oholtza gainean, hilaren 25ean. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide