Espainiako Vuelta Zarauztik igaroko da hilaren 24an

Amaia Urbieta Arruti 2022ko abuztuaren 17a

Etzi hasiko da Espainiako Vuelta, Herbehereetan. 21 etapa gogorri egin beharko diete aurre txirrindulariek eta, horietako bosgarrena, Irunen hasi eta Bilbon amaituko dena, Zarauztik igaroko da.

Errenteriatik eta Donostiatik igaro ondoren, Orio zeharkatuta helduko dira txirrindulariak Zarautzera eta, Nafarroa kalean barrena, Getariarako bidea hartuko dute. Etapako lehen kilometroak izango dira kostaldetik egingo dituztenak eta, aurrerago gainditu beharko dituzte hainbat mendate gogor, Bilbora heldu aurretik. Esaterako, Munitibarko edota Morgako portuak. 

Halakoetan gertatu ohi den moduan, Nafarroa kalea itxi egingo dute ibilgailuentzat. Oraindik ordutegi zehatza jakinarazi ez badute ere, litekeena da eguerdi aldera izatea, 13:00ak inguruan. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide