Hamargarren egin du Zarautz Gesalaga Okelanek Castroko estropadan

Amaia Urbieta Arruti 2022ko abu. 16a, 09:52

'Enbata', Plentziako estropadan. (Utzitakoa)

KAE 1eko sailkapen orokorrean bosgarren dira zarauztarrak. Datorren asteburuan etxean jokatuko dute estropada. 

Hamargarren egin du gizonezkoen Enbata traineruak asteburuan jokatutako bi estropadetan. Denboraldia indartsu hasi zuten zarauztarrek, baina azken estropadetan, sailkapenaren behekaldean dabiltza.  Bigarren txandan egin zuten arraun atzo, eta laugarrenak izan ziren beraien txandan helmugaratzen. Hemen, atzoko denborak:

S.D.R. PEDREÑA 21:09,13 12
SANPEDROTARRA 21:20,24 11
SAN JUAN 21:21,71 10
ARKOTE SEGUROS BILBAO 21:24,16 9
MATRIX HONDARRIBIA 21:24,69 8
CASTRO BRUNO SAEZ 21:25,37 7
DEUSTO BILBAO 21:41,72 6
DELTECO ZUMAIA 21:42,32 5
BUSTURIALDEA 21:53,53 4
10º ZARAUTZ GESALAGA OKELAN 21:54,42 3
11º ORIO ORIALKI 22:05,98 2
12º CAMARGO CUEVA EL PENDO 22:19,06 1

Denboraldi hasieran sailkapenaren goiko aldean amaitutako estropada horiek primeran datozkio Zarautzi, azken jardunaldietan emaitza kaskarrak izan arren, aurretik puntu dezente baitzeukan pilatuta. Hala, bosgarren doa sailkapen orokorrean Enbata. 

SANPEDROTARRA 124
S.D.R. PEDREÑA 115
ARKOTE SEGUROS BILBAO 112
SAN JUAN 101
ZARAUTZ GESALAGA OKELAN 87
CASTRO BRUNO SAEZ 78
MATRIX HONDARRIBIA 78
DELTECO ZUMAIA 70
DEUSTO BILBAO 65
10º CAMARGO CUEVA EL PENDO 43
11º ORIO ORIALKI 32
12º BUSTURIALDEA 31

Datorren astean, etxean

Estropadaz betetako asteburua izango da datorren astean Zarautzen. Larunbat goizean KAE 1 ligakoen lehia izango da, eta etxeko trainerua uretaratuko da lehia horretan. Arratsaldean, berriz, Eusko Label eta Euskotren ligetako estropadak jokatuko dituzte eta, igande goizean, bigarren jardunaldian erabakiko da maila nagusietan zein taldek eskuratuko duen Ikurriña. Euskotren ligaren kasuan, azken estropada izango da, gainera. Dena den, zentzu horretan ez da lehia handirik izango, matematikoki ziurtatuta baitauka ligako titulua Orio Orialkik. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide