Euskal Astea 2022

Prest dago Euskaraz Bizi Eguneko egitaraua

Amaia Urbieta Arruti 2022ko abu. 16a, 10:00

2019ko herri bazkaria. (Amaia Urbieta Arruti)

Herri bazkarirako txartelak abuztuaren 26an jarriko dituzte salgai, Musika Plazan, 18:30ean. Kultur elkarretaratzea izango da aurten malekoian, eta bertan izango da eguerdiko ekitaldia ere. 

Euskal Herrian Euskaraz elkarteko kide Uxoa Olaskoagak eta Eider Gurrutxagak duela aste batzuk aurreratu bezala, ospatuko da aurten Euskaraz Bizi Eguna. Irailaren 3an izango da, eta indarberrituta ekin dio antolakuntzari talde eragileak. 

Dagoeneko prest dago egitaraua, eta zabaltzen ari dira hainbat bidetatik. Urtero bezala, lasterketa izango da goizean eta, berrikuntza gisa, malekoian izango da aurtengo ekitaldia. Hemen, egitaraua:

  • 10:15ean, Euskararen Aldeko Herri Lasterketan izena ematea. 
  • 11:00etan, Euskararen Aldeko Herri Lasterketa. 
  • 12:00etan, Kultur elkarretaratzea malekoian. 
  • 13:00etan,  ekitaldia malekoian (Gurutze Gorriaren parean). 
  • 14:30ean, bazkaria Musika Plazan. 
  • 17:30ean, kalejira plazatik, Manuela Ahizpekin. 
  • 22:30ean, kontzertua Musika Plazan: Lukiek. 

Herri bazkarirako sarrerak abuztuaren 26an jarriko dituzte salgai, Musika Plazan, 18:30ean. Buruko bost txartel erosi ahalko dira gehienez. Helduen menuak 14 euro balioko du, eta haurrenak 8. Helduen menuan bi aukera izango dira: tomate entsalada, patatak errioxar erara edo arroza barazkiekin, gazta eta irasagarra, kafea eta kopa. Haurren menua, berriz, honakoa izango da: tomate entsalada, makarroiak tomatearekin eta izozkia. 

Erlazionatuak

Euskararen alde, biziberrituta

Amaia Urbieta Arruti 2022 uzt 28 Zarautz

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide