Artisautza Azokaren azken orduak malekoian

Juan Luis Romatet 2022ko abuztuaren 15a

Nahia elkarteak antolatutako Artisautza Azokak azken orduak bizi ditu. 

Artisautza Azoka antolatu du Nahia elkarteak Zarautzen. Bi txandatan banatuta egin da: uztailaren 2 eta 3ko asteburuan lehenbizi, eta abuztuaren 13tik 15era bigarrengoan, Ama Birjin egunaren bueltan. 

Itsas pasealekuan jarri dituzte postuak, malekoian, Galtxagorri elkartearen parean. Artisauek egindako produktuak erosteko aukera izan dute egun hauetan bertaratu diren herritarrek zein bisitariek. Egunean zehar jarraituko du martxan azokak. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide