Aste Nagusia 2022

Eguerdiko suziriarekin, atzo hasi zen Aste Nagusia

Amaia Urbieta Arruti 2022ko abu. 15a, 10:00

Buruhandiez, erraldoiez nahiz La Oreja De Van Gogh taldearen kontzertuaz gozatzeko aukera izan zuten herritarrek atzokoan, eta datozen egunetan ere hainbat hitzordu izango dira. 

Atzo eguerdian hasi zen Aste Nagusia, udaletxetik botatako suziriarekin. Haurrei hainbeste gustatzen zaizkien erraldoiek, buruhandiek eta Ustekabe txarangak girotu zuten kalea, eta sarrera eman zioten kontzertuz eta bestelako hitzorduz betetako asteari. Hona hemen suziria bota duten unea, Zarauzko Udalak jasoa:

Ez da zereginik faltako datozen egunetan. Malekoiko kontzertuez eta su artifizialez gain, hainbat kontzertu izango dira Musika Plazan ere. 

Hemen egitaraua, puntuz puntu:

  • Gaur, Ama Birjinaren Eguna
    • 19:00etan, buruhandi eta erraldoiak Alde Zaharrean. 
    • 23:00etan, su artifizialak. 
    • Ondoren, Los Txamukos taldea Musika Plazan. 
  • Bihar, Ama Birjinaren bigarren eguna:
    • 19:00etan, buruhandi eta erraldoiak Alde Zaharrean. 
    • 23:00etan, su artifizialak. 
    • 23:30ean, Trio Medianoche malekoian.
    • 23:30ean, Sukar taldea Musika Plazan. 
  • Etzi, asteazkena:
    • 19:00etan, buruhandi eta erraloiak Alde Zaharrean. 
    • 23:00etan, Zetak taldearen kontzertua malekoian. 
  • Abuztuak 18, osteguna:
    • 19:00etan, buruhandi eta erraldoiak. 
    • 23:00etan, Esne Beltzaren kontzertua malekoian. 
  • Abuztuak 19, ostirala:
    • 19:00etan, buruhandi eta erraldoiak. 
    • 23:00etan, Celtas Cortos taldearen kontzertua. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide