Bosgarren eta hamargarren izan dira Zarauzko traineruak Castron eta Plentzian jokatutako estropadetan

Juan Luis Romatet 2022ko abu. 13a, 21:13

Kantabrian eta Bizkaian jokatu dituzte Zarautz Arraun Elkarteko neska-mutilek gaurko estropadak. 

ETE eta KAE 1 ligetako estropadak jokatu dira gaur arratsaldean. Emakumeek Castro Urdialesen, Kantabrian, izan dute saioa; gizonek, aldiz, Plentzian. 

Castro Urdialeseko Bandera izan da jokoan Kantabriako herri honetan, ETE ligako hamabigarren estropadan. Bi txandatan banatu dituzte ligako bederatzi ontziak. Estutasun handia izan da traineru batzuen artean, eta hirugarren egin duen Deustu eta seigarren izan den Hernaniren artean segundo eta erdi besterik ez da izan; Zarautz bosgarren izan da Hondarribiak irabazitako estropadan.

Gaurko estropadaren ondoren, sailkapen orokorreko seigarren postuan dago Zarautz, 53 punturekin. Hondarribia da lider, 100 punturekin. Datorren astean izango dute datorren estropada, hilaren 13an, etxean bertan.

Gizonek Plentzian izan dute gaur hitzordua. KAE 1 ligarako puntuagarria den Plentziako XXXIII. estropada jokatu dute arratsalde partean, eta Zarautz hamargarren izan da eguneko sailkapenean. Eguraldiak izan du eragina, eta Zarauzko Enbatarekin batera bigarren txandan aritu den Castrok lortu du garaipena. Aipatu besterik ez ohorezko txandan aritu diren Sanpedrotarra, Pedreña, Arkote eta San Juan bosgarren, seigarren, zazpigarren eta azkena izan direla, hurrenez hurren.

Datorren astelehenean jokatuko KAE 1 ligako hurrengo estropada, Castro Urdialesen (Kantabria), 18:00etatik aurrera. 

Bitartean, bosgarren postuan dago ligako sailkapenean, 84 punturekin.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide