Pirotecnia Vulcano enpresak eskainiko ditu bihar eta etzi Aste Nagusiaren bueltan antolatu ohi diren su artifizialen emankizunak. Turismo departamentuak azaldu duenez, Zarautzerako prestatu dituzten ikuskizunak "ikusgarriak eta indartsuak" dira. Enpresak "tiro egiteko hainbat sistema sofistikatu" ditu, "ikuskizunen erabateko kontrola izateko aukera ematen dutenak". Donostiako Zilarrezko Maskorra eta Brontzezko Maskorra eman izan dizkiete enpresari, eta aurten beraiek eskainiko dute Aste Nagusiko azken emanaldia.
Zarauzko emankizunak 23:00etan hasiko dira, eta malekoiko edozein bazterretatik (nahiz herriko beste hainbat txokotatik) ikusi ahal izango dira.