Emozioa eta indarra Pettiren eskutik

Juan Luis Romatet 2022ko abuztuaren 12a

Arrano tabernak antolatutako Arranopola kontzertu zikloaren barruan, Pettiren kontzertua izan zen abuztuaren 11n, osteguna. 

Blues eta rock estiloen artean mugitu zen Berakoa, eta abesti batzuetan Kokein taldeko Zaioa Urain izan zuen kide. Indarra eta emozioa uztartzen zituen kontzertua eskaini zuen beste behin ere Pettik.

Datorren ostegunean izango da zikloko azkenaurreko kontzertua Martin de Marte zarauztarren eskutik. Abuztuaren 18an izango da, 20:00etatik aurrera, Musika plazan. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide