Ama Birjinaren Jaien bueltan, hainbat hitzordu antolatu ditu udalak. Su artifizialez eta buruhandi eta erraldoien kalejirez gain, hainbat talde entzutetsuren kontzertuak izango dira bihartik aurrera malekoian, Dama parean.
La Oreja De Van Gogh Donostiako talde ezagunak emango du lehen kontzertua, bihar. Asteartean, Trio Medianoche igoko da oholtzara eta, asteazkenean, Zetak. Jarraian, ostegun eta ostiralean, Esne Beltzak eta Celtas Cortos taldeek eskainiko dituzte kontzertuak, hurrenez hurren.
Emankizun guztiak 23:00etan hasiko dira.