Aiako festen barruan, San Lorentzo egunez jokatu zuten atzokoan Gipuzkoako kintopeko harri-jasotze txapelketa. Bi zarauztar aritu ziren nor baino nor: Iraitz Arruti eta Imanol Royo Lartain. Dotore jardun ziren biak ala biak, baina Lartainek baino altxaldi gehiago egin zizkien bai zilindroari, bai kubikoari Arrutik, eta bera atera zen txapeldun. Zehazki, txapeldunak 31 jasoaldi eman zizkion zilindroari eta 20 kubikoari (51 guztira), eta Lartain azpitxapeldunak 29 alditan altxatu zuen zilindroa eta hamazazpitan kubikoa.
Ingude eta txinga txapelketak ikusteko aukera ere izan zuten atzokoan Aiako pilotalekura inguratu zirenek. Hemen dago ikusgai jaialdi osoaren argazki galeria.