Pettik kontzertua emango du gaur Arranopolan

Amaia Urbieta Arruti 2022ko abuztuaren 11

Ostegun iluntzea girotuko du Petti Berako (Nafarroa) abeslariak gaur Musika Plazan, Arranopola egitasmoaren barruan. 20:00etan hasiko da kontzertua, Arrano tabernaren kanpoaldean jarriko duten oholtzan. 

Udako ostegunak zuzeneko musikarekin girotu ditu Arranopola egitasmoak. Datozen bi ostegunetan ere izango dira kontzertuak. Zehazki, Martin de Martek eskainiko du emanaldia datorren ostegunean eta, hilaren 25ean, Gilda taldea igoko da oholtzara. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide