Auzoko jai batzordeak plazaratu berri du abuztuaren 10etik 13ra ospatuko diren Azken Portuko jaien egitaraua. Ohi bezala, kontzertu eta ekitaldi ugari prestatu dituzte, eta urteroko ekitaldiek ere ez dute hutsik egingo, hala nola kriteriumak edota herri bazkariak. Motorrak berotzen joateko, datorren larunbat honetan egingo dituzte lehen ekitaldiak.
Abuztuak 6, larunbata:
- 15:30. Mus txapelketan izen ematea, Tentenea plazan. Bikoteko 20 euro ordaindu beharko dira.
- 16:00. Azken Portuko I. Puzzle Lehiaketa. Aldi berean, Azken Portuko Mus Txapelketa. Auzoko tabernetan jokatuko dira partidak, eta final-laurdenak, final-erdiak eta finala, Tentenea plazan.
Abuztuak 10, asteazkena, Santa Klara bezpera: (Gazteen Eguna, 2tik 100 urtera):
- 10:00-14:00. Puzgarriak eta tailerrak haurrentzat, Txipristin taldearen eskutik Sagasti plazan.
- 16:00. Jaiak iragarzteko suziria eta Goizeko Ihintza txistularien kalejira.
- 16:30. El Grafiti umeentzako emanaldia, Sagasti plazan.
- 18:00. Azken Portuko auzo-krosa Sagasti plazan. Hiru maila egongo dira: 5 urtez azpikoak, 6-9 urte artekoak eta 10-14 urte artekoak. Parte hartzaileen artean izozkiak eta jostailuak banatuko dira.
- 19:00. Jalgi dantza taldearen erakustaldia, Sagasti plazan.
- 19:30. Txokolatada.
- 21:30. 38. Txirrindularitza Kriteriuma, kadete eta jubenil mailak.
- 23:00. Balkan Paradise Orchestra taldearen kontzertua.
- 01:00. Skasti taldearen kontzertua.
Abuztuak 11, osteguna, Santa Klara eguna:
- 09:00. Goizeko Ihintza txistulariak.
- 10:00. Buruhandiak Sagasti plazan eta Meza Nagusia Frantziskotarren elizan.
- 10:30. Marrazki festa auzoko haurrentzat, Sagasti plazan (margoak etxetik eraman beharko dira).
- 12:00. Auzoko jubilatuentzat hamabitakoa Urpekoak elkartean.
- 17:30. Zumba saioa, Yasmilka Rodriguezen eskutik, txosnagunean.
- 18:30. Parrila jana Sagasti plazan. Inguruko etxeetako bizilagunei zintzilikatutako arropak edota izarak kentzea gomendatu diete).
- 19:00. Herri kirol jaialdia Sagasti plazan, Izeta harri-jasotzaile eskolakoen eskutik.
- 20:30. Haurrentzat afari merienda Aritzbatalde plazan (norberak etxetik eraman beharrekoa). Jarraian, Gamusinoaren bila jolasa auzoko kaleetan. Jolasa taldeka izango da eta taldeetan ez dago ez adin, ez kopuru mugarik, baina derrigor gurazo arduradun bat eduki beharko du talde bakoitzak.
- 23:15. Sega Sound Killers. Mozorro gaua; gaia etorkizuna izango da.
- 01:15. Ginger.
- 02:00. DJ Bon.
Abuztuak 12, ostirala, Santa Klara bigarrena
- 09:00. Txistulariak.
- 10:30. 9. Marmitako Lehiaketaren hasiera, Sagasti plazan.
- 11:30. 12. Toka eta Xakela txapelketa, haurrentzat.
- 12:30. Patata tortilla eta postre lehiaketa.
- 13:00. Auzo bazkarirako tokia hartzea. Ondoren, auzo poteoa bazkaldu aurretik.
- 15:00. Auzo bazkaria. Bazkalostean, lehiaketak, sari banaketak eta omenaldiak. Ondoren, Elektrotxufla elektrotxaranga auzoan barrena.
- 22:00. Bertso Saioa Sagasti plazan.
- 00:00. Fan&Go erromeria taldea.
Abuztuak 13, larunbata
- 17:30. A & B Shows-en eskutik, kalejira Plaza Gorritik hasita.
- 19:00. Afari-merienda Euskal Parrillaren eskutik eta ZarautzTRIKek girotuta, txosnagunean.
- 23:15. La Señora Tomasa musika taldea.
- 01:15. Muevelo Reina.