Ansa II.a-k eta Azpirozek irabazi dute Zarautz Erremonte Txapelketa

Amaia Urbieta Arruti 2022ko abuztuaren 1a

B multzoan, Goikoetxea V.a eta Odei izan ziren txapeldunak. Harmailak goraino bete ez baziren ere, herritar ugari bertaratu zen Aritzbataldera erremontistak animatzera. 

Herritar ugari bertaratu zen Aritzbatalde pilotalekura atzo arratsaldean, Zarautz Erremonte Txapelketako finalak ikustera. B multzoko finala jokatu zen lehendabizi. Goikoetxea V.ak eta Odeik osatutko bikoteak 23-35eko markagailuarekin garaitu zuen Zaldua II.a-Martirena bikoa. 

A multzoko partidan, berriz, Ansa II.a eta Azpiroz izan ziren txapeldun. Partida osoan zehar aurretik izan ziren urdinez jantzitako erremontistak, baina 20. tantora inguratu zirenean, estutu egin zuten aldea Ezkurra II.a-k eta Juaneneak. Norgehiagokaren azken txanpan, ordea, gehiago izan ziren Ansa II.a eta Azpiroz, eta gorriek ez zuten markagailua iraultzerik lortu. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide