Bosgarren eta bederatzigarren egin dute Zarauzko traineruek Camargon

Maria Maya Manterola 2022ko uzt. 31a, 10:30

ETE eta KAE 1 ligetako estropadak jokatu ziren atzo arratsaldean Camargoko (Kantabria, Espainia) uretan. Hurrengo estropadak datorren asteburuan jokatuko dituzte.

ETE ligako estropadan lanak amaitzen azkena izan zen Zarautz Gesalaga Okelaneko trainerua, baina estropadan bosgarren egin zuten, lehen postuan sailkatu zen Hondarribia baino 28 segundo gehiagorekin. 

Entzun Irati Martinez arraunlariaren balorazioa atzoko estropadaz:

 

Hemen ikus daitezke atzoko estropadako denborak. Sailkapen orokorrean, seigarren da Zarautz 39 punturekin. 

Lehentxeago jokatu zuten KAE1 ligako estropada, leku berean. Hirugarren txandan aritu zen Zarautz Gesalaga Okelan, eta laugarren izan zen txandan. Sailkapen orokorrean, berriz, bederatzigarren postuan geratu zen Enbata, eta garesti atera zaio hori, sailkapen orokorrean bi postu egin baitu behera. Uneotan, bosgarren postuan da Zarautz Gesalaga Okelan sailkapen orokorrean, 77 punturekin. 

Entzun hemen Ion Jauregi arraunlariaren balorazioa atzoko estropadaz:

Hemen ikus daitezke atzoko estropadako denborak. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide