Donostiako Klasikoa txirrindularitza proba Zarauztik igaro da eguerdian, 12:15 inguruan. Ziztu bizian zeharkatu dute txirrindulariek Nafarroa kalea; ihes eginda zihoan zazpi txirrindulariko taldetxo batek lehenengo, eta tropel handiak handik handik minutu gutxira.
Getariara joan dira ziklistak Zarauztik, eta Urola Kosta eskualdeko nahiz Gipuzkoako beste hainbat herritako bazterretatik igaro beharko dute