Auto pilaketak daude Zarauzko bidesarian

Amaia Urbieta Arruti 2022ko uztailaren 30a

Zarauzko bidesaria.

Garai honetan errepideetan joan-etorri ugari izan ohi da, eta aurreikusita zegoen moduan, auto pilaketak sortu dira AP-8 autobideko hainbat puntutan, baita Zarauzko bidesarian ere.

Bilborako noranzkoan, auto ilara 5 kilometro ingurukoa da, eta gutxi gorabehera, Orioko irteeraren parean hasten da pilaketa.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide