Camargon jokatuko ditu estropadak Zarautz Gesalaga Okelanek

Amaia Urbieta Arruti 2022ko uzt. 29a, 12:31

Asteburu honetan Kantabriako Camargo (Espainia) herrira bidaiatuko dute Zarautz Gesalaga Okelango bi traineruek. Bihar arratsaldean jokatuko dute estropada, eta Camargoko Udalaren Bandera izango da jokoan. 17:15ean hasiko da KAE 1 ligakoen lehia, eta 18:30ean uretaratuko dira ETE ligakoak. 

Gaur-gaurkoz, sailkapeneko hirugarren postuan da gizonen Enbata, 73 punturekin, Laugarren eta bosgarren postuan diren Pedreñak eta San Juanek 72 eta 71 puntu dituzte, ordea, beraz, txukun egin beharko dituzte lanak zarauztarrek, postua mantendu edota hobetzeko. 

Emakumeen kasuan, seigarren postuan da Enbata, 34 punturekin. Aurretik dauka Ondarroa, bost puntu gehiagorekin, eta alde bera ateratzen dio Zarautzek zazpigarrenari, Hernaniri. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide