Alex Padillak Athleticeko lehen taldearekin debutatu du

Amaia Urbieta Arruti 2022ko uztailaren 27a

Denboraldi aurreko lagunarteko partida batean zelairatu da hemezortzi urteko atezain zarauztarra.

Alemaniako Bochum taldearen aurkako lagunarteko partidan minutu batzuk jokatu ditu atezain zarauztarrak, Athleticeko lehen taldearekin. 18 urte besterik ez ditu, eta ibilbidea Zarautz Kirol Elkartean hasi bazuen ere, kadetea zenetik dihardu Lezamako harrobian.

Aurreko ostiralean jokatu zuen lehen aldiz talde txuri-gorri nagusiaren atepean; 45. minutuan zelairatu zen, Athletic markagailuan 1-4 aurretik zela.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide