Rüdigerrek kontzertua emango du etzi Arranopolan

Amaia Urbieta Arruti 2022ko uztailaren 26a

Berako (Nafarroa) musikariak iaz bakarlari gisa abiatu zuen ibilbidea, eta ostegun honetan Musika Plazako oholtzan ariko da, Arranopola egitasmoaren barruan, 20:00etatik aurrera.

Indie musika jotzen du Rüdigerrek, eta sare sozialen bidez aurreratu duenaren arabera, Joseba Irazokirekin batera ariko da Arranopolan, eta emanaldi "intimista" eskainiko dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide