Salgai daude Azken Portuko festetako kamisetak

Amaia Urbieta Arruti 2022ko uztailaren 26a

Jone Alberdi zarauztarrak sortu du aurtengo kamisetaren diseinua. Asteburuetan egongo da eskuragarri, Astazubi plazaren gaineko bidegorrian. Herri bazkarirako txartelak ere salgai daude.

Abuztuaren 10etik 12ra ospatuko dituzte festak Azken Portu, Santa Klara eta Aritzbatalden. Ohi bezala, motorrak berotzen joateko, salgai jarri dute aste batzuk aurretik festetako kamiseta.

Aurtengo diseinua Jone Alberdi zarauztarrak sortua da, eta kamiseta eskuratu nahi duenak larunbat eta igandeetan izango du aukera, 11:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 21:00etara, Astazubi plazaren gaineko bidegorrian ipiniko duten mahaira bertaratuta. Marrazki berdinarekin, kamiseta txuriak edo moreak daude aukeran.

Bazkarirako sarrerak ere salgai

Hilaren 12an izango da festetako auzo bazkaria, eta bertaratzeko txartelak ere kamisetak saltzeko mahai berean erosi ahalko dira. Helduen txartelak 12 euro balio du, eta haurrenak 6.

Bazkari aurretik egiten den marmitako lehiaketan parte hartu nahi dutenek ere dagoeneko eman dezakete izena, Isabel tabernan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide