Ikasturte amaierako emanaldia eskainiko du Marisa Merino dantza eskolak

Aritz Mutiozabal 2022ko uztailaren 22a

Marisa Merino dantza eskolako kideak (Marisa Merino)

Marisa Merino dantza eskolak ikasturte amaierako emanaldia eskainiko du bihar arratsaldean, 20:00etan hasita, Modelo aretoan. Egoerak baldintzatuta, azken urteetan ezin izan dute jendaurrean aritu, eta gogoz daude taula gainera igotzeko. Sarrerak 5 euro balio du eta lehiatilan eros daiteke. 

Emanaldiaren ostean, pikotea eta festa egiteko asmoa dute dantza eskolan bertan, DJ Brunok girotuta. Sarrerak 10 euro baliko du, eta eskolan eros daiteke.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide