Atzo arratsaldean jokatu zituzten Emakumeen XIV. Pala Txapelketako finalerdietako partidak, Frontoi Txikin, lehia ikusgarriekin. Lehen norgehiagokan, Kar Martinez-Jone Azkoaga nagusitu zitzaien Haize Goikoetxea-Vero Davila bikoteari 30-21ko emaitzarekin. Bigarren partida, berriz, alde estuagoarekin bukatu zen: Amaia Aizpuru-Iratxe Astigarragak 30-28 irabazi zuten, Ainhoa Moron-Idoia Carreraren aurka.
Final nagusia bihar jokatuko dute, Frontoi Txikin bertan. Lehen partida 3. eta 4. postuak erabakitzeko izango da, eta 18:30ean hasiko da. Bertan, Haize Goikoetxea-Vero Davila eta
Ainhoa Moron-Idoia Carrera ariko dira aurrez aurre. Ondoren jokatuko dute finaleko neurketa Kar Martinez-Jone Azkoagak eta Amaia Aizpurua-Iratxe Astigarraga bikoteek.