Zarauzko Udalak herrian zehar bederatzi komun autogarbigarri jartzeko lizitazio prozesua jarri du martxan. Zortzi komun autogarbigarri daude egun martxan herrian, eta aurreikusitako berriak jarritakoan, denera, hamazazpi izango dira.
Lizitazio prozesua martxan dago jada, eta esleipenaren balioa 411.570,23 eurokoa (BEZ barne) da. Kontratuak barne hartuko ditu komunen instalakuntza eta mantenua, baita aurrez dauden zortzi komunen mantenua ere. Bi urteko iraupena izango du, eta bi gehiagorako luzatzeko aukera izango da.
Eskaintzak aurkezteko azken eguna abuztuaren 17a izango da. Prozesuaren inguruko informazio gehigarria udalaren web orrian dago, Kontratatzailearen Profilean.