Adur Amatriainek irabazi du Abanca Pantin Classic Galicia Pro surf txapelketa, bigarrenez

Amaia Urbieta Arruti 2022ko uztailaren 18a

(surf30.net)

Kai Odriozola donostiarraren aurka neurtu zituen indarrak finalean, eta oso alde txikiarekin gailendu zen zarauztarra.

Bigarrenez irabazi du Adur Amatriain zarauztarrak Abanca Pantin Classic Galicia Pro surf txapelketa. Coruñako (Galizia) Valdoviño herriko Pantin hondartzan jokatu zuten atzo Qualifying Series zirkuituko lehia, eta Kai Odriozola donostiarra izan zen bigarren.

Final estu-estua jokatu zuten bi gipuzkoarrek eta, azkenean, 11.67ko puntuazioarekin gailendu zitzaion Amatriain Odriozolari (11.54ko puntuaioa eskuratu zuen donostiarrak).

Nadia Erostarbe eta Ruben Vitoria zarauztarrek ere parte hartu zuten lehiaketan, baina ez zuten lortu sailkapenaren goiko aldean geratzea.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide