Putzuzulo gaztetxea eraistear direla eta, Arraio irratiak gaur egin du eraikin horretatik azken saioa.
Hainbat lagun elkartu dira Putzuzuloko balkoian, eta irratsaioaz gain, zuzeneko musikaz ere gozatzeko aukera ere izan dute. Horretaz gain, Mila esker, Putzuzulo! zioen mural bat ere margotu dute eraikineko alde batean.