Gaur amaituko da Adarretatik jaialdia Juan de Diego Trio eta Broken Brothers Brass Band + Broken Sisters taldeen kontzertuekin

Onintza Lete Arrieta 2022ko uztailaren 17a

Ostiral iluntzetik sei emanaldi eskaini dituzte malekoian nahiz Munoa plazan, eta gaur ere bi toki horietan entzun ahal izango dira zuzeneko emanaldiak.

Zarauzko asteburu musikalenetarikoa amaitzear da. V. Adarretatik Musika Jaialdia ostiral iluntzen hasi zen Tremendo Surco DJ's-en, Birkiten eta Koko Jean & The Tonics taldearen doinuekin, eta gaur 13:00etan eta 20:00etan aterako dira oholtzara aurtengo azken bi taldeak.

Kontzertuek jendea erakarri dute –argazkietan ikus daitekeenez (antolatzaileen argazkiak dira)– eta horren lagungarri izan dira egun hauetan iluntze-gau partean kalean egin duen tenperatura atseginak.

Gaurko kontzertuei dagokienez, Juan de Diego Trio izango da aurrena, 13:00etan, malekoian Marina Txiki tabernaren terrazan. 20:00etan, berriz, Broken Brothers Brass Band + Broken Sisters taldea Munoako plazan ariko da. Doan dira kontzertu hauek, orain arteko guztiak bezala.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide