Aurrera doa Emakumeen Pala Txapelketa

Mireia Galarza Bastida 2022ko uztailaren 16a

Osteguneko emaitzekin, dagoeneko erabakita dago nork jokatuko dituzten finalerdiak datorren asteartean. Frontoi Txikin izango dira horiek ere, 18:30ean hasita. 

Ostegunean jokatu zituzten Frontoi Txikin hamalaugarren Emakumezkoen Pala Txapelketako azken partidak.

Bertan aritu ziren Amaia Aizpuru eta Iratxe Astigarraga, Eneritz Mantzisidor eta Leire Mendizabalen aurka. Lehenengo bikotea nagusitu zen 22-8ko emaitzarekin. Bigarren partidan, aldiz, Ainhoa Moron eta Idoia Carrerak Idoia Zabala eta Vanesa Arbelaitzen aurka neurtu zituzten indarrak. Kasu honetan, Mantzisidor eta Mendizabal nagusitu ziren, 22-15eko emaitza lortuta. 

Hurrengo partidak finalerdiak izango dira, eta uztailaren 19an jokatuko dituzte, 18:30ean hasita. Bertan, Haize Goikoetxea eta Vero Davila, Kar Martinez eta Jone Azkoagaren aurka ariko dira. Bigarren partida, aldiz, Amaia Aizpuruk eta Iratxe Astigarragak Ainhoa Moron eta Idoia Carreraren aurka jokatuko dute partida. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide