Naoko Ogigamiri buruzko saioa izango da gaur Photomuseumen

Amaia Urbieta Arruti 2022ko uztailaren 15a

(cinema-adrift.com)

Japoniako zinemari buruzko zikloaren barruan landuko dute Ogigamiren filmografia.

Gela programaren ostiralereko saioen barruan, Naoko Ogigami zinema zuzendaria izango dute hizpide gaur. Japoniako zinemari buruzko zikloa ari dira egiten Photomuseumen asteotan, eta ziklo horren barruan dago kokatuta gaurko saioa.

Honako hauek dira Ogigamiren filmik esanguratsuenak: Yoshino's, Barber Shop, Glasses, Toilet, Rent a car edota Kamome Diner. Hainbat aitortza jaso ditu japoniarrak egindako lanengatik, eta bere filmografiaren ezaugarri nagusiak dira kalitate minimalista eta identitate nazionala zalantzan jartzea.

Ohi bezala, 18:00etan hasiko da saioa, eta doakoa izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide