Galiziaren Eguna ospatuko dute igandean

Amaia Urbieta Arruti 2022ko uztailaren 14a

37. aldiz ospatuko dute datorren asteburu honetan Galiziako Eguna. Ohi bezala, bertako dantzak eta kantuak entzuteko aukera izango da, baita bertako jakiak dastatzekoa ere.

Bi urteko etenaren ostean, Galiziako Eguna antolatu du berriro ere Carballeira elkarteak, Iñurritzan. Egun garrantzitsuena igandea izango bada ere, larunbatetik hasiko dira ospakizunekin. Izan ere, Os Agarimos taldearen eskutik, emanaldi folklorikoa eta kalejira izango dira larunbat gauean, 23:00etatik aurrera, Musika Plazan.

Igandean, berriz, egun osorako egitaraua prestatu dute:

  • 10:30ean, Alborada, Masustegiko Os Agarimos taldearen eta Zarauzko Carballeiraren eskutik.
  • 11:00etan meza San Pelaioko ermitan.
  • Egun osoan zehar, bazkaria Iñurritzako zelaian. Morena olagarro-prestatzaile ospetsuak egindako olagarroa, lakoia, enpanada, tartak, gazta eta Ribeiro eta Albariño ardoak, prezio herrikoian.
  • 13:00. Dantza saioak. Partaideak: Masustegiko Os Agarimos taldea eta Zarauzko Carballeira.
  • 16:30. Montetxio abesbatzaren saioa.
  • 17:00. Jaialdia gaita-jotzaile eta dantzariekin. Partaideak: Masustegiko Os Agarimos taldea eta Zarauzko Carballeira elkartea.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide