Beste urte batez, abian da Emakumeen Pala Txapelketa. Hamalaugarren edizioa da aurtengoa, eta atzo arratsaldean jokatu zituzten aurreneko bi partidak, Frontoi Txikin. Lehenengo norgehiagokan Lorea Laburu eta Libe Grijalba lehiatu ziren Haizea Goikoetxearen eta Vero Davilaren aurka, eta bigarrenean, Karmele Martinez eta Jone Azkoaga, Nerea Arregi eta Edurne Irigoienen kontra.
Aurreneko partida lehiakorragoa izan zen, eta azkenean markagailua 22 eta 16 gelditu zen, Goikoetxea eta Davilaren alde. Bigarrenean, berriz, aise nagusitu ziren Martinez eta Azkoaga, 22 eta 7ko emaitzarekin.
Bihar jarraituko du txapelketak, toki berean, 18:30ean. Beste bi partida izango dira jokoan: aurrenekoan Amaia Aizpuruk eta Iratxe Astigarragak Eneritz Manzisidor eta Leire Mendizabal izango dituzte aurkari, eta bigarrengoan, berriz, Ainhoa Moron eta Idoia Carrera lehiatuko dira Idoia Zabala eta Vanesa Arbelaitzen kontra.