Joan den ostegunean hasi eta larunbatean amaitu zen Motxian Etxebeltz Bertsoguneak antolatutako 25. Bertso Astea.
Ostegunean egin zuten Torre Luzeako parkearen atarian Bertso musikatuen emanaldia, eta bertan jantzi zuen Basarri Sariko txapela aurtengo irabazleak, Aner Peritz zarauztarrak. Bertsogunearen eskutik, saioa ikus daiteke dagoeneko.