Irudietan: Festez gozatu dute asteburuan Vista Alegreko bizilagunek

Amaia Urbieta Arruti 2022ko uztailaren 11

Festak ospatu dituzte joan den asteburuan Vista Alegre auzoan. Bertako auzo elkartearen bueltan, kirol pistan nahiz inguruan hainbat ekitaldi egin dituzte.

Irudietan ikus daitekeen moduan, apar festa izan zen haurrentzat, eta irudimena martxan jartzeko marrazki lehiaketa ere egin zuten. Ondoren, marrazki horiekin apaindu zuten auzo elkartearen kanpoaldea.

Bestetik, festetan bestela izan ezin zitekeenez, janaz eta edanaz ere gozatu zuten, baita Julen Zulaika eta Iñigo Mantzizidor Mantxi bertsolarien saioaz ere.

Argazkiak: Sonia Mosquera eta Amaia Urbieta.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide