Emakumeen XIV. Pala Txapelketa gaur hasiko da Zarauzko Frontoi Txikin. Berez, bihar hasiko da, gaurko aurre sailkapeneko bi partidak jokatu ondoren; izan ere, aurten bi talde gehiagok eman dute izena, hamar bikotek, eta kanporaketako neurketak jokatuko dituzte, 18:30ean. Lehenik eta behin, Amaia Aizpuru-Iratxe Astigarraga Aña Magaña-Mariana Bauden konta, eta gero, Ainhoa Carrera-Idoia Moron Eider Otaegi-Eli Gutierrezen kontra.
Bihar, 18:30ean hasita baita ere, txapelketako bi partida izango dira: aurrena, Lorea Laburu-Libe Grijalba Haizea Goikoetxea-Vero Davilaren aurka; eta ondoren, Karmele Martinez-Jone Azkoaga Nerea Arregi-Edurne Irigoienen aurka.