Denentzako sariak izan dira Haurren Arrantza Txapelketan

Amaia Urbieta Arruti 2022ko uztailaren 10a

60. urtez antolatu du Arkaitz Mendi elkarteak Haurren Arrantza Txapelketa. Dozenaka gaztetxok hartu dute parte eta, aurtengoan, senitartekoekin arrantzan egiteko aukera ere izan dute. Moilan eta Getariarako bidearen lehen zatian aritu dira arrantzan parte hartzaileak, eta sari banaketa Musika Plazan izan da, eguerdian. 

Arrantza librea ere sustatu nahi izan dute aurtengoan antolatzaileek, eta hala nahi izan duenak, arrantzatutako arraina atzera itsasora botatzeko aukera izan du, pisatu eta argazki bat atera ondoren. Asko izan dira horren aldeko hautua egin dutenak eta, noski, arrantzatutakoa etxera eraman nahi izan duenik ere egon da. 

Modalitate guztietan, gustura aritu dira gaztetxo, guraso nahiz aiton-amonak, eta pozarren jaso dituzte Musika Plazan banatu dizkieten oroigarri eta jostailuak. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide