Atzo ipini zion ginga Motxian Etxebeltz bertsoguneak Bertso Asteari. Goizean hamaiketako ederra egin zuten Musika Plazan, eta bertso sorta zaharrak abesten aritu ziren.
12:30 aldera, Txepelketari ekin zioten, eta tabernaz tabernako buruz buruko saioak egin zituzten lehiara animatu zirenek. Bertsoguneko kideak ez ezik, bestelako bertsozaleak ere animatu ziren kantura atzokoan, eta gustura entzun zituzten guztiak tabernako ertzetatik. Tabernatik tabernara egiten zituzten tarteetan, trikitilarien laguntzaz girotu zituzten herriko kaleak.
Bazkalostean jarraitu zuen lehiak, eta Julen Zulaika zarauztarrak irabazi zuen aurtengo txepela.