Aurten ere, sari ederra dago jokoan porrako irabazlearentzat. Zarauzko traineruen postuak asmatzen dituenarentzat: bi lagunentzako otordua Gazteategi jatetxean + Koolore surf modako arropak.
Getariako traineruaren postua asmatzen duenarentzat: bi lagunentzako otordua Muniosoro jatetxean + Koolore surf modako arropak.
Porran parte hartzeko epea abuztuaren 1ean amaituko da, 12:00etan.
Parte hartzaile batek baino gehiagok asmatzen badu porra, zozketa bidez erabakiko da irabazlea.
Porra gehiago ere jarri ditugu martxan. Zumaiarrena egiteko, BALEIKE.EUSera sartu. Oriotarrena egiteko, sartu KARKARA.EUSera. Zorte on!