Zumaiarra da Monte Albertia ondoko trafiko istripuan hildakoa

Amaia Urbieta Arruti 2022ko uztailaren 9a

Monte Albertia pareko farola jo du autoak.

GI-2633 errepidean gertatu da ezbeharra 07:00ak aldera, Monte Albertia parean. Autoan zihoazen hiru lagunetatik bat hil da, eta beste biak ospitalera eraman dituzte zaurituta. Hildakoa 33 urteko gizonezko zumaiarra da.

33 urteko gizonezko zumaiar bat hil da gaur goizean, 07:00ak aldera GI-2633 errepidean, Monte Albertia parean, gertatu den auto istripuan. Ertzaintzak jakinarazi duenez, autoa bidetik atera da eta farola baten aurka jo du.

Hiru lagun zihoazen autoan, eta larrialdi zerbitzuak berehala bertaratu badira ere, zauri larriak tarteko hil egin da hiruretako bat. Beste bi lagunak Donostiako ospitalera eraman dituzte, zaurituta. 

Ertzaintzak gertatu denaren arrazoiak argitzeko ikerketa martxan jarri du, eta autoaren gidaria atxilotu du, ustezko segurtasunaren aurkako delitua eta zuhurtziagabeko hilketa egotzita.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide