Gaztetxoen txapelketa egin zuten aurreko asteburuan, eta bihar eta etzi, helduen hondartzako eskubaloi partidak jokatuko dituzte Desertu Txikian. Egun guztian zehar izango dira partidak bihar, 09:00etan hasita. Hasiera batean, 168 taldek eman zuten izena txapelketan parte hartzeko, baina joko eremuak eta denbora mugatuak direnez, izena eman duten talde guztiek ezingo dute parte hartu lehian. Herriko taldeei lehentasuna eman die antolakuntzak eta, hala, Zarauzko 128 talde lehiatuko dira helduen mailako Txaparrotanen. Emakumezkoen 32 talde egongo dira, gizonezkoen 68 eta mistoen 28.