Esklerosi Anizkoitzaren aldeko Busti Zaitez! kanpainako standa jarriko dute malekoian bihar, gaixotasun neurologikoak ekartzen dituen arazoez informatzeko eta sentsibilizatzeko asmoz. Bide batez, gaixotasuna pairatzen duten pertsonentzako birgaitze zerbitzuak finantzatzeko dirua lortzeko baliatuko du kanpaina Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitza Elkarteak.
Elkarteak jakinarazi duenez, 750 pertsonak dute Esklerosi Anizkoitza Gipuzkoan. Kanpainan parte hartu nahi duenak malekoiko standera gerturatu eta bertan salgai egongo diren produktuak eros ditzake, edota dohaintza egin. Kanpainaren berri sare sozialetan zabaltzea ere bada elkarteari laguntzeko modua, eta ADEMGI etiketatzeko eta #bustizaitez2022 traola erabiltzeko eskatu dute.