Haurren arrantza festa antolatu dute iganderako

Jabi Gonzalez Toston 2023ko uztailaren 24a

Arkaitz Mendi elkarte gastronomikoak bultzatu du eta 61. edizioa izango da aurtengoa. Parte hartu nahi dutenek igandean bertan eman beharko dute izena Musika Plazan, 08:00etatik 09:00etara.

Arkaitz Mendi elkarte gastronomikoak antolatuta, haurren arrantza festaren 61. edizioa egingo dute igandean. Ohi bezala, lehorretik egin beharko dute arrantza parte hartzaileek, itsasertzeko jaurtiketa modura, eta bakarka nahiz heldu batekin taldea osatuta jardun ahal izango dute.

Izen-ematea igandean bertan zabalduko dute, Musika Plazan, 08:00etatik 09:00etara, eta ordu horretatik aurrera hasi ahalko dute arrantzan parte hartzaileek. Antolatzaileek zehaztu dute, halaber, hilgabeko arrantza hitzordua izango dela igandekoa.

13:00ak aldera sari banaketa egingo dute Musika Plazan, eta festa giroan arituko direnez, parte hartzaile guztiek izango dute saria. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide