Tren geltokia eraisteko lanak hasi dira

Aritz Mutiozabal 2022ko uztailaren 7a

Tren geltokiko komunen eraikina birrinduta. (Mireia Galarza Bastida)

Tren geltokiko eta trenbideko obrekin etengabe lanean ari da ETS. Duela aste batzuk behin-behineko tren geralekua martxan jarri ondoren, gaur orain arteko tren geltokia eraisteko lanekin hasi dira. Momentuz, komunen erakina eta aterpea birrindu dituzte irudian ikus daitekeen bezala.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide