Euskal Herriko Unibertsateak urtero antolatzen dituen udako ikastaroen artean, aurtengoan,
Etorkizuneko gela- Sormen GeLab ikastaroa eskaini dute. Ikastaro hau modu semi-
presentzialean antolatu da. Alde batetik, estatuko hainbat tokitako Etorkizuneko Gela
proiektuaren inguruko adituek hitzaldi ezberdinak eman dituzte online, digitalizazio eredu
honen nondik norakoak azaltzeko.
Asteazken eta ostegunean, aurrez aurreko saioak burutzen ari dira Orokieta H.E.ko Sormen
GeLaben, espazioak dituen txoko bakoitzean tailer bat eskainiz.
Atzo, bertako hiru irakaslek bideratu zituzten elkarreragin, aurkeztu eta garatu guneak
ezagutzeko tailer praktikoak. Gaur, aldiz, sortu, ikertu eta arakatu txokoak ezagutzen ari dira
Madril eta Asturiasetik etorritako Etorkizuneko Gelako enbaxadoreen eskutik.